XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Noren kontra? Noren alde?.

Beha huni: beren alde... edozoin etsaien kontra!.

Eta hola, ala Banu Qasi, ala Iñigotiar, mende erdi bat bederen ikusiko ditugu bat egiten, behar orduan edozoin etsaien kontra, bati bestearen ondotik zafraldi on batzu emanez.

Nor dituzkete etsai horiek?.

Lau bederen ikusten ditut.

Lehenik, Cordoba, al-Andalus musulmano erreinuaren hiri nausi loriagarri bezain ikaragarria.

Berriki oraino, 781-ean, bere indarra eta bere errabia, Abd al-Rahman I batek erakutsiak ditu Iruñe ondoko eskualde guzia xehatuz.

Bigarrenekorik, Frontera Superior, edo Iparreko Muga.

Hola deitzen zuen Cordobak Zaragoza eta Huesca inguruko eremu haundi aberatsa, Toledotik Tudelaraino, Osma edo Uxamatik Ozka edo Huescaraino.

Lur horiek guziak musulmanoek beretuak dituzte haste hastetik, erran nahi dut 714-ekotz.

Bainan beretu balinbadituzte, behar izan dituzte haatik norbaiten eskuetan ezarri.

Zer gertatu da orduan?.

Cordobaren zerbitzari edo mutil horiek beren ber, beren buruen nausi bilakatu!.

Eta orduan Zaragozaren ganik Tudela aldea urrundu ta bere gain jarri, auzo azkarregi baten ganik urruntzen den bezala!.

Hirugarrenekorik, urrun iduri du Eskual-Herritik Aquisgran (Aix-la-Chapelle) hiriak... bainan da Carlos Haundiaren hiri nausia.

Eman dezagun dela Giristinoen Cordoba...

Eta errege horren gosea ez da ttipia.

Erakutsia du 778-an, delarik bi armada haundiren buru Zaragozarat buruz abiatu eta gibeleratekoan, Zaragozan gopor egin ondoan, duelarik Iruñeko hiri nausia fundikatu.

Eta badakigu zonbait egunen buruan, Ibañeta kaskoan, zer zafraldia duen Eskualdunen ganik hartu.

Delako zafraldi hori ez dut hemen espantu egiteko berriz aipatzen, bainan duelakotz ondoko egunetan nehork uste eta erran duen baino ondorio gehiago ukan.